Abesbatzaren ateraldiak

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 21a

Felix LOIARTE

Abesbatza herriko mugetatik kanpo ere ezagutzera ematen ari da. Ekainean bi ateraldi egin zituen. Lehenengoa, Santanderren arrauneko liga aurkezteko emanaldian, Goizuetako Umore Ona, Hernaniko Kantuz eta Ereñotzuko Ozenki abesbatzak, parte hartu zuten ekainaren 11n. Bestea, ekainaren 25ean Donostiako Igara auzoan Luberri abesbatzarekin egin zen elkartrukeko emanaldia da. Emanaldi hauen eta beste batzuen bideoa YouTuben ikus daiteke, felixloi helbidean hain zuzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun