Uztailaren 22an, ostirala, Gozamenez beteriko gaua antolatu dute Leitzako igerilekuan. Ur festa izango da gaueko 22:00etatik aurrera, Leitzako kiroldegiak, udalak eta Gozamenez Koordinadorak antolatuta.
Gozamenez Koordinadoraren eskeintzen artean dago Gozamenez gaua. Jarduera honekin, herriko gazteen aisialdi eremuetara heltzea du helburu. Emanaldi anitza izaten da eta sexualitatearekin, sentimenduekin, desioekin, mitoekin... zerikusia izaten dute tailerrek.
Tailerrez gain, ur bainua, jolasak, txalaparta eta trikitilariak izango dira Leitzako igerilekuko protagonista. Horretaz gain Amazabal Etxeko Andre elkarteak airobikeko dantza saioa egingo du eta Ukatu musika taldearen kontzertua ere izango da.
Antolatzaileek alkohol gabeko maitasun edabeak prestatu ditu hurbiltzen direnentzat eta sorpresa gehiago ere izango direla esan dute. Sarrerak bi euro balioko du.