Uztailaren 17an, igandea, hasi zen Santioen gertutasuna nabaritzen Arano aldean. Egun guztian kotxe zaharren igoera eta erakusketa izan baitzuten herrian. Baina Santioak uztailaren 23an, larunbata, hasiko dituzte. Eguerdiko hamabietan botako dute udaletxeko balkoitik jaiei hasiera emango dien itxaferoa. Ondoren artisau azoka eta tortilla lehiaketa egingo dira. Artisau azokan herritarren parte hartzea behar beharrezkoa izanen da. Herriko artisauei, marrazkilari, zermikagile, gaztagile, sagardogile,… parte hartzera gonbidatu nahi dituzte antolatzaileak.
18:00etan Aranoko pala txapelketako finalak jokatuko dira. 22:00etan XXIX. Mus Txapelketa jokatuko da San Roke Elkartean eta ordu berean Ilargipeko zinema ere izango da.
Uztailaren 24an, igandea, Umeen Eguna antolatu dute. Goizean meza izanen da eta 12:00etan umeen pilota partida jokatuko da. Mujika-Apezetxea eta Altsua-Apezetxea bikoteak izango dira aurrez aurre. Segidan Goizuetako dantzariek emanaldia eskainiko dute. 15:30ean puzgarriak eta ume jolasak izango dira. 18:30ean txokolatada eta 19:00etan Arno ganadutegiko aziendak izanen dira. 21:00etarako parrillada herrikoia antolatu dute eta 23:00etan erromeria izango da Bide Batez taldearen eskutik. Goizalderako baratxuri zopa presatuko dute.
Uztailaren 25ean, astelehena, Santio Eguna ospatuko dute. Goizeko mezaren ondoren 12:30ean Arano eta Goizuetaren arteko ohiko pilota partida jokatuko da. Aranotik Huizi-Lizeaga bikotea ariko da eta Goizuetatik Apezetxea-Narbarte. 18:00etan herri kirolen txanda izango da, Iparraldeko jokoak, aizkolariak eta harri jasotzaileak.19:30ean bertso saioa izango da puntako bertsolarien eskutik: Amets Arzallus, Maialn Lujanbio, Julio Soto eta Unai Agirre ariko dira kantuan. Eguna amaitzeko eta gaua girotzeko trikitixa doinuak izango dira nagusi.
Festen azken eguna izango dute uztailaren 26a, asteartea, San Joakin eta Santa Ana eguna. 11:00etako mezaren ondotik hamaiketakoa egingo dute. 13:00etan pilota partidak izango dira afizionatuen artean Lujanbio-Etxegoien eta Urkizu-Murgiondo izango dira aurrez aurre. 14:00etan jubilatuen bazkaria Imanol Lazkano eta Xabier Legarreta bertsolariekin. Eta bertso saioaren ondotik Jexuxen jazbanarekin bukatuko dira festak.