Leitzako Atekabeltz Gaztetxeak VI. urteurrena ospatuko du

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 18a

Aste guztiko ekitaldien ondotik uztailaren 23an izanen dute egun handia

Atekabeltz Gaztetxeak sei urte betetzen ditu aurten. Hori dela eta uztailaren 18tik uztailaren 22ra egunero ekintzak antolatu dituzte. Urteurren astearei ekiteko uztailaren 18an, astelehena, 20:00etan “Herrialde arabiarretako azken iraultzak kontagai” hitzaldia izanen dute.

Uztailaren 19rako, asteartea, mendi martxa antolatu dute. Goizeko 10:00etan irtengo dira Leitzatik eta gaupasa alternatiboa eginen dute Sasainen.

Uztailaren 20an, asteazkena, 20:00etan parrillada eginen dute. Uztailaren 21ean, osteguna “Sagarren denbora” dokumentalaren proiekzioa izanen da. Astea bukatzeko uztailaren 22an , ostirala, II. laburmetrai txapelketara aurkeztutako lanen proiekzioa eginen dute.

Egun handia uztailaren 23a, larunbata, izango da. Egun osoko ospakizuna antolatu dituzte Atekabeltzeko lagunek. 11:00etan bizikleta gaineko diana izango da herrian barrena. Ondotik II. Binakako frontenis txapelketako finala jokatuko dute finalistek plazako frontoian.

13:30ean sei urteak merezi duten brindisa egingo dute eta 14:00etan ekingo diote bazkariari. Arratsaldean poteoa egingo da Leitzako tabernetan karro musikatuaren laguntzaz eta gauean, 23:00etatik aurrera ‘Soñadores natos’ taldeak kontzertua eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun