‘Reservoir Dogs’ filma Atekabeltzen udako zinemaldian

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 12a

Duela lau aste ekin zioten Leitzako Atekabeltz gaztetxekoek udako zinemaldiari. Uztailak 13, asteazkena izanen dute oraingoz azken saioa. Quentin Tarantino zuzendariaren ‘Reservoir Dogs’ filmaren emanaldia antolatu dute. Akziozko pelikula honetan, talde organizatu baten lapurretan batean sortutako tira birak azalduko zaizkigu. Asteazkenero bezala zita 22:30ean izanen da Atekabeltz gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun