Aspaldiko ohiturak berreskuratu nahian Goizuetan Karmen egun bezperako afaria antolatu dute. Uztailaren 15ean, ostirala, izango da Goizuetako plazan. Herriko kultur talde ezberdinek bultzatutako herri ekimena da. Lagun talde bakoitzak bere otordua eraman beharko du afaltzeko.
Ondoren sua piztu eta San Juan bezperan bezala gainetik saltoka ibiltzeko aukera izango dute animatzen direnek. Garai batean aski ohitura errotua zen Karmen bezperan ere sua piztea eta baserrietan hazitako arbiaren zurtoina erretzen omen zen.