Jon Kanflankak bigarren egin zuen Euskadiko segalari txapelketan

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 11

Lizasok irabazi zuen bigarren aldiz txapela

Oiartzungo Pikoketan jokatu zen uztailaren 10ean, Euskadiko Sega Txapelketako finala. Lizaso asteasuarrak jantzi du bigarrengoz txapela, lehenenegoa 2009an egin zute. Iaz bezala txapeldun orde geratu zen Jon Kanflanka segalari leitzarra 306 kiloko gutxiago ebaki zituen. Mikel Alkorta izan zen hirugarren eta Arkaitza Arteaga laugarren.

Ordu beteko denboran segalariek ahalik eta belar gehien mozteaz gain, ahalik eta txukunen egin behar izan zuten euren lana. 1.300 metro kuadroko eremua zuten prest zazpi sailetan banaturik. Kanflankak eta Alkortak oso lehia estua izan zuten saio osoan zehar. Leitzarrak sega zorrozten Joxe Jabier Ariztimuño izan zuen eta Luix Irastusa aritu zen aholkulari lanetan.

Hona hemen sailkapena eta moztutako belar kiloak:

Juanjoxe Lizaso (Asteasu): 5.451 kilo

Jon Kanflanka (Leitza): 5.145 kilo

Mikel Alkorta (Donostia): 4.837,5 kilo

Arkaitz Arteaga (Baliarrain): 4.271,5 kilo

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun