Urtero bezala San Fermin egunez jokatzen da Iruñako Labrit pilotalekuan Nafarroako lau t’erdiko txapelketaren finala. Aurtengo finalean Oinatz Bengoetxea eta Juan Martinez de Irujo izan ziren atzoko finaleko protagonista. Txapela leitzarrak jantzi zuen 22-10 irabazita.
Joku azkarra egin zuten baina ez zen final ona izan. Azkartasun horrek akats asko eginarazi zikien pilotariei. Bengoetxeak zortzi tanto sartu zizkion sakez Irujori, iberoarrak aldiz bakarra egin zuen sakez.
Irujok partida oso kaskarra jokatu zuen, lekuz kanpo egon zen partida osoan zehar eta horrek lanak erraztu zizkion Bengoetxeari.
Oinatz Bengoetxeak sanferminetako lau’terdikoa aurrenekoz irabazi du.