Oso erantzun ona izan zuen ekainaren 30ean egin zen Sexu Askatasunaren Aldeko Egunak. Mahai-inguruan EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimendua, LUMATZA Nafarroako bollera (soropil) feministak eta Bilgune Feministako lau hizlarien azalpenak entzutera 40 bat lagun bildu ziren eta pozik gelditu ziren guztiak, bai hizlariak eta bai entzuleak ere. Afarian ere beste horrenbeste lagun elkartu zen. Horrelako zerbait egiten den aurreneko aldia izanda, «oso pozik» gelditu dira antolatzaileak, jendeak oso ongi erantzun duelako. Urtean zehar gauza gehiago egiteko baliteke berriz animatzea Bilgune Feminista eta Sexu Askatasunaren Lagunak.