27 urteko txirrindulari gazteak 2013. urtera arte Euskaltel-Euskadi taldean jarraituko du. Antza, Movistar taldetik hiru denboralditarako eskaintza jaso du, baina Mikel Nievek Euskaltelen segitu nahiago izan du. Hala, lehendik 2012 bukaera bitarte zuen kontratua beste urtebez luzatu diote.
2008an egin zuen profesionaletarako saltoa eta urte hauetan bi etapa garrantzitsu irabazi ditu: joan den urteko Espainiako Itzulian lehenengoa eta aurtengo Italiako Giroko etaparik menditsuenean bigarrena.
Abuztuaren 20an hasi eta irailaren 11n bukatuko den Espainiako Itzuliari begira jarria dago orain Nieve.