Goizuetak etorkizuna ziurtatua du pilotan, azken aldian herriko gaztetxoek lortu dituzten garaipenek hala baieztatzen dute. Ekainaren 18an, Nafarroako Jolasetako finalak jokatu ziren Iruñeko Labriten eta benjamin 2. mailan, Manex eta Eñaut Apezetxeak txapela lortu zuten. Biharamunean jokatu zen Lizarrako finala eta hemen ere Manex eta Eñautek irabazi zuten. Egun berean izan zen Oreretako txapelketako finalean Iker Salaberriak garaipena eskuratu zuen, Zubizarreta lagun. Finaleko pilotari hoberenaren saria ere Ikerrentzat izan zen. Josetxo Ezkurra Memorialean, Manex eta Eñautek beste garaipena eskuratu zuten eta Iker Salaberriak beste bat,