Hainbat ikastaro izanen dira uztailean neska-mutikoentzat

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 7a

Urteak dira haurrak Hernanira joaten direla igeriketa ikastaroa egitera. Argazkia 2009koa da. Igor ELIZEGI

Igeriketan izan da izen-ematerik altuena

 

 

Eskolako oporrak hartuak dituzten arren, neska-mutikoek ez dute aspertzeko astirik izanen uda honetan ere. Izan ere, Guraso Elkarteak, beste urte batez, udako ikastaroak antolatu ditu. Uztailaren 1ean hasi ziren eta hilaren 29ra arte iraunen dute. Egun horretan, eta ohiturari segituz, ikastaroetan parte hartu duten guztiek bazkaria eginen dute gurasoekin batera, Iskibi kanpinean.

Informatika ikastaroan, esate baterako, 15 gaztetxo apuntatu dira eta saioak astelehen eta astezkenetan izanen dira Xalto eskolan. Bi taldetan banatuak ariko dira, 10:00­etatik 11:30era batzuk eta 11:30etik 13:00etara besteak.

Marrazketa egiteko 17 haurrek eman dute izena. Astearte eta oste­gunetan eginen da ikastaroa Guraso Elkartearen egoitzan. Bi taldetan banatuko dira: lehenengo taldea 11:00etatik 12:00etara ariko da eta biga­rrena 12:00etatik 13:00etara.

Eskulanetan izan da izen-emate kopururik ba­xuena: 8 gaztetxo as­t­ear­t­e eta ostegunetan elkartuko dira 13:00­etatik 14:00etara, Gura­so­ Elkartearen lokalean. Igeriketa ikastarorako, berriz, 27 neska-mutikok eman dute izena. Uztaileko hilabete osoan, egunero eta goizez, Hernaniko kiroldegira joanen dira ikastaroa egitera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun