Hasi da Atekabeltz Gatetxeko II. Frontenis Txapelketa

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 6a

Partidak plazan jokatuko dira

Uztailaren 5ean, asteartea, jokatu zen Leitzako Atekabeltz Gaztetxeko II. Frontenis Txapelketako lehenengo kanporaketa. Partida guztiak plazako frontoian jokatuko dira.

Uztailaren 6an, asteazkena, izanen da bigarrena Ekaitz Astibia-Oronoz bikotea Imanol-Eloy bikotearen aurka ariko da 19:00etan.

Uztailaren 7an, orsteguna, bi kanporaketa jokatuko dira Jokin-Mikeltxo, Bildarraz-Dekarlos bikotearen aurka 19:00etan. Partida hau bukatuta Xumu-Garazi eta Zapa-Arangoa izanen dira aurrez aurre.

Kanporaketan azken eguna, uztailaren 11n, astelehena, izanen da. Egun honetan ere bi kanporaketa jokatuko dira. Jondenis-Kevin, Xabi-Josebaren aurka 19:00etan eta bukatu ondotik Luis Lasarte-Iñaki, Joanes-Lazkanoren aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun