Jon Kanflanka Euskadiko Sega Txapelketaren finalean izanen da

Ttipi-Ttapa 2011ko uztailaren 4a

Oiartzungo Pikoketan izanen da finala uztailaren 10ean

Uztailaren 2an, larunbata, jokatu zen Euskadiko Sega Txapelketako finalerdia Aizarnan. Zortzi segalari aritu ziren lehian eta eskarmenturik handiena duten segalariek lortu dute uztailaren 10ean, igandea, Oiartzungo Pikoketan jokatuko den finalerako txartela. Arkaitz Arteaga baliarraindarrak eta Jon Kanflanka leitzarrak dira sailkatu direnak.

Ordu erdiko lana egin behar izan zuten segalariek. Ahalik eta belar kilo gehien ebakitzeaz gain, txukuntasuna ere kontuan hartu zuten epaileek.

Aizarnako kanporaketan Arkaitz Artegak lortu zuen lehen postua, 1.106 belar kilo ebaki zituen. Bigarren postuan Jon Kanflankak lortu zuen 1.079,5 belar kilo ebakiz. Hirugarren Jon Itxaurbe zeanuriarra izan zen 924,5 belar kilo ebakita eta laugarren postuan Iban Pardo zestoarra 774,5 belar kilorekin.

Uztailaren 10eko, igandea, finalean lau segalari hauek izanen dira. Jexux Mari Ormaetxea ‘Urki’, David Mariñelarena, Arkaitz Arteaga eta Jon Kanflanka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun