Asier Pellejerok III. mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako finalean izango da

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 4a

Bigarren postua lortu zuen zortzi minutu eta 48 segunduko denbora eginez

Uztailaren 3an, igandea, jokatu zen III. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako bigarren kanporaketa. Finalerako bi txartel zeuden jokoan eta bat Asier Pellejero 30 urteko aresoarrak lortu zuen, bigarren denborarik onena egin baitzuen.

Aizkolari bakoitzak lau kanaerdiko ebaki behar zituen. Lehen postua Arkaitz Jauregi arabarrak lortu zuen, zortzi minutu eta 48 segundutan moztu zituen lau kanaerdikoak. Pellejerok bederatzi minutu eta 47 segundu behar izan zituen lanak bukatzeko.

Ezkurrako bi aizkolari ere izan ziren kanporaketa honetan. Xabier Etxeberriak zortzigarren postuan bukatu zuen, bere lana osatzeko 12 minutu eta 40 segunduko denbora eginez. Moises Gogorzak 10. egin zuen 14 minutu eta 39 segunduko denborarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun