Zalapartak eta iskanbilak pasa ondotik, uztailaren 3an, igandea, jokatuko da eskuz banakako pilota txapelketako finala. Aimar Olaizola eta Yves Salaberry ‘Xala’ izanen dira aurrez aurre. Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute goizuetarrak eta lekuindarrak finala 17:00etatik aitzinera.
Atzo, ekainak 30, egin zuten pilota aukeraketa Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Xalak 103 eta 103,5 gramoko pilotak aukeratu zituen, bote handiko pilotak. Olaizolak II.ak 104,1 eta 104,8 gramokoak aukeratu zituen, behetik gehiago ibiltzen direnak. Bi pilotariak gustora agertu ziren aukeratutako pilotekin.