Uztailaren 2an, larunbata, Leitzako Mendibil Mendi Taldekoek bizikletaz buelta emanen diote Ezkaba mendiari. Aizoain-Atarrabia-Orikain-Azoz-Ezkaba-Aizoain ibilbidea eginen du itzuliak, guztira 31 kilometro eta erdi osatuz.
08:00etan irtengo dira Leitzako kiroldegitik, hiru ordu eta erdian egiteko ibilbidea izanen da eta zailtasun ertaina du ibilbideak. Beharrezkoa izanen da izena ematea, kotxeak antolatzeko. Ekainaren 30a, osteguna, baino lehen apuntatu beharko da bestela bakoitzak bere kotxean joan beharko du. Izen ematea Astiz edo Maimur liburudendatan egin daiteke, baita mendibilbtt@hotmail.com helbidean ere. Nahitaezkoa izanen da kaskoa eta gurpilen ordezko kamara bat eramatea.