Atekabeltzek II. Binakako Frontenis Txapelketa antolatu du

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 28a

Ekainaren 30a, osteguna, izanen da izen emateko azken eguna

Leitzako Atekabeltz Gaztetxeak II. Frontenis Txapelketa antolatu du. Uztailean jokatuko dira kanporaketak eta gaztetxearen urteurren festan jokatuko da finala, uztailaren 23an.

Izena emateko azken eguna ekainaren 30a, osteguna, izanen da eta Peritza eta Torrea tabernetan daude zerrendak. Parte hartzen duen bikote bakoitzak sei euro ordaindu beharko ditu izena ematean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun