«Seguruenik odolean eramanen dut aizkoran aritzeko sena»

G. PIKABEA 2011ko ekainaren 24a

Eneko Saralegi azpitxapeldun gelditu zen ekainaren 12an Azpeitian. Gerardo BENGOA

Saralegitarrak zerbaitegatik badira ezagunak, hori herri kirol munduarekin duten loturagatik da. Harri jasotzean ez bada, aizkoran egin dira ospetsu. Eta saralegitarren ondorengoetako bat da Eneko Saralegi (Leitza-Iruñea, 1993), Nartxi aizkolari haundia zenaren semea. Dagoeneko txapel bat baino ge­hia­go baditu irabaziak, eta horien artean daude iaz Urrezko Aizkoran lortutakoa eta Euskal Herriko Aizkolari Gazteen mailakoa. Berriki Eusko Label Banakako Aizkolarien Txapel­ketan gutxigatik gelditu da azpitxapeldun.

Zer ikusi hura ikasi. Eneko Saralegik ez du besterik egin, etxean hasitako bideari segitu. Aita zena, osabak, izeba, anaia… Etxean denak ikusi ditu aizkoran eta familia saralegitarra izanda, ez da harritzekoa ondorengoek ere herri kiro letarako afizioa izatea. 18 urterekin, Eneko Saralegik aizkora aukeratu du. Kirol gogorra dela badaki, baina «seguruenik odolean eramanen dut aizkoran aritzeko sena», esan digu. Iruñean pasatzen du astea baina aita zena leitzarra izateaz aparte, harreman sendoa du herriarekin. «Erdia behintzat leitzarra sentitzen naiz», dio.

Oraindik umea zela eman zituen lehenengo aizkora kolpeak Saralegik: «hiru urterekin aizkora ttiki bat hartu eta edozein egurretan kolpeak ematen hasi nintzen». Plazako lehenengo erakustaldia, berriz, sei urterekin egin zuen. Geroztik hainbat plazatara ailegatu da eta txapelketa batzuk jokatu eta irabaziak ere baditu: Euskal Herriko Aizkolari Gazteen Txapelketa eta Urrezko Aizkorakoa, adibidez, azken hau iaz. Eta berriki 19 urtez azpikoen mailan banakako txapela lortzeko puntuan izan da. Hilaren 12an jokatu zen Azpeitian finala, eta Eneko Otaño beizamarraren kontra aritu zen. Hasierako bi probak irabaziz ekin zion finalari, baina azkenekoetan Otaño nagusitu zen. «Oso parekatuak ibili ginen biak –dio– eta momenturen batean txapela gertu ere ikusi nuen, baina azkenean, Otañok irabazi zuen». Gipuzkoarrak baino 22 segundo gehiago behar izan zituen lanak bukatzeko. Dena den, «ongi» ikusi zuen bere burua finalean: «selektibitatea aste horretan izan nuen eta horrek ere ez zidan onena ematen utzi . Baina nik uste­ nahiko ongi moldatu nin tzela».

Aizkorarako ez ezik, ikasteko ere balio du. Bigarren batxilergoa egin du aurten, eta ekaineko bigarren astean selektibitatea. Gainditu du dena eta unibertsitatera joate ko asmotan da, Donostiara diseinu mekani koan ingeniari tza egitera. Ikasketak eta entrenamenduak bateratzea «ez dela erraza» adierazi digu. «Astean gutxienez bi aldiz Leitzara joaten gara osabarekin entrenatzera eta denbora hartu behar da bietara ko ». Entrenamenduen harira, zera kontatu digu : «entrenamenduetan sufritzeko esaten didate, bestela gero ez daukadala deus egitekorik».

Ikasi eta entrenatu bai, baina aukera dagoenean festa ere bai. «Juerga­ egitea gustatzen zait, baina txapelketak direnean alde batera utzi behar izaten da. Deus ez dagoenean pixka bat egitea ez da gaizki etortzen», aitortu digu.

Etorkizunera begira, aizkoran segitzeko gogoz somatu dugu eta kontrarioei aurre egiteko lanean segitzeko intentzioarekin. Buruz buruko azken finalean aurkari izan zuen Otañorekin batera, Eloy Kortxero omen da bere «kontrariorik gogorrena».

Bere ezaugarriez galde­tu ta, berriz, «agian indarra da falta zaidana», erantzun digu: «teknikaz nahiko ongi nabilela uste dut, baina kolpea falta zait». Indarra «falta» izate horren ondo rioz, bere irudiko, lan luzeetan hobeki molda tzen da. Eta urduritasuna du kontrolatu beharreko beste ezaugarria: «erakustaldietara joatean ez naiz urduri jartzen, baina txapelketetan bai», azaldu digu. Halere, behar duen lasaitasuna denborak emanen dio. Momentuz udari begira jarria da, nahiz eta lasaia izanen dela iritzi: «ez dugu era kustal di askorik. Krisia nabaritu da eta udalek ez dute ordaindu nahi».

HASIERAKO KOLPEAK

«Hiru urterekin aizkora ttiki bat hartu eta edozein egurretan kolpeak ematen hasi nin tzen. Plazako lehenengo erakustaldia sei urterekin egin nuen»

ENTRENAMENDUAK

«Astean gutxienez bi aldiz Leitzara joaten gara osabarekin entrenatzera. Entrenamenduetan sufritzeko esaten didate, bestela gero ez daukadala deus egitekorik»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun