Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako jendea bildu zen Iskibi Kanpinak ekainaren 5ean antolatu zuen mendi bizikleta itzulian parte hartzeko prest: Arantza, Lesaka, Hernani, Lasarte, Zumarraga, Markina, Itziar, Urnieta, Hernani, Lasarte, Pasaia, Oiartzun.... Guztira 124 lagun. Gehienek ibilbide luzea aukeratu zuten eta gustura ibili zen jendea. Antolatzaileak ere pozik gelditu dira erantzunarekin.