Goxali haurren txokoak bukatu du 2010-2011 denboraldia eta behar bezalako amaiera emateko, urtero bezala, azken egunean, maiatzaren 27an, festa antolatu zen. Neska-mutikoentzako jokoak antolatu ziren hasteko eta ondotik, merienda egin zuten denek elkarrekin. Giro ederrean ibili ziren.