Azken bost urteotan gaztetxea izan den Atekabeltz eraikina berritu ondotik, herrigunea bilakatua da. Eraikinaren ardura esleitzeko, Udalak lehiaketa publikoa egin zuenean, zortzi talde hauek izan ziren elkartu eta Atekabeltz erabiltzeko borondatea erakutsi zutenak: Gazte Asanblada, Kultur Taldea, Txalapartariak, Bilgune Feminista, Ikasle Abertzaleak, Elkartasun Taldea, Bai Euskal Herriari taldea eta pinturazaleak. Talde hauen eskuetan egonen da 20 urtez eraikinaren ardura.
Herri dinamika eta auzolana indartu nahi dute, eta adin guztietako herritarrentzat zabalik izanen dituzte ateak. Ekitaldiak antolatzeko asmoa ere badute, hilaren 3an egindako aurkezpenean azaldu zutenez.