Ekainaren 11z geroztik, Bilduko Oier Eizmendi da alkate berria. Maiatzaren 22ko hauteskundeetan nagusitasunez agertu zen Bildu, eta hortaz, kargu hartze egunean, Eizmendirentzat izan ziren Bilduren bederatzi botoak. UPN eta DNEk boto bana lortu zuten.
Honenbestez, hauek dira udalbatza berriko kideak: Bilduko Oier Eizmendi, Aitor Etxarri, Miren Josune Marzol, Miren Andone Salbarredi, Onintza Bengoetxea, Irati Barandiaran, Arantxa Iparragirre, Esteban Uitzi eta Jose Antonio Olaetxea, DNEko Silvestre Zubitur eta UPNko Jose Migel Goikoetxea.