Guraso Elkarteak antolatuta Zuhaitzaren Eguna egin da aurten. Aurreko urteetakoarekin alderatuz, desberdintasun nagusia ez dutela zuhaitzik landatu izan da. Joan den urteetan landatutako zuhaitz azpiak garbitu eta txukuntzeko aprobetxatu zuten eguna guraso eta umeek. Ondotik, merendola eta jolasak egin zituzten.