Nafarroako Gobernuak 139.656 euroko dirulaguntza emanen dio Udalari, 311.637 euroko inbertsioari aurre egiteko. Herriko kale batean zoladura eginen da eta espaloiak berritu. Horrez gain, argiteria publikoaren, energia elektrikoaren eta telefonia sareen kanalizazioa eginen da.
Bestalde, besteak beste, hornikuntza eta saneamendu sareak berrituko dira.
Gobernuak udaletxea handitzeko obrak ere finantzatu ditu 59.862 euro emanez. Lanen aurrekontua 85.517 eurokoa da eta horrekin igogailu bat jarriko da, eta artxibategia, bulegoak eta dauden komunak egokitu.