Ekainaren 15ean, asteazkena, eman zioten hasiera Atekabeltz Gaztetxean udako zinemaldiari. Lehen proiekzioan leitzarrek egindako ‘40 ordu’ filma eman zuten.
Asteazkenero izanen dira emanaldiak, hurrengoa ekainaren 22an izanen da Deepa Mehta zuzendariaren ‘Water’ filma. India kolonialean kokaturiko istorioa da eta bertako emakume alargunen egoeran kontatzen du. Ekainaren 29an ‘Los Educadores’ pelikula alemaniarra emanen dute.
II. Laburmetrai lehiaketa
Uztailaren 15ean amaituko da Atekabeltz Gaztetxeak antolatu duen II. Laburmetrai lehiaketan lanak aurkezteko epea. Parte hartzeko oinarriak leitzekogaztetxea.blogspot.com helbidean daude ikusgai.