A-15 errepidean larri zauritu den pertsona azkenean hil egin da. R.J.A. Anoetako (Gipuzkoa) bizilaguna da, 58 urtekoa. Auto-istripua 13:41ean gertatu da Leitzako bidegurutzearen parean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Istripuaren ondorioz, Donostiarako norabideko bi errei itxi dituzte, eta Iruñarako bat. Istripua 139 kilometroan gertatu da ibilgailua errepidetik atera denean.
Suhiltzaileak eta Foru Polizia istripuaren tokiraino joan dira, eta trafikoa Leitzako iparraldetik desbideratzen ari dira. Halaber, anbulantzia bat izan da istripuaren tokian.