Euskara Zerbitzuak eta Udalak aldizkari berria sortu nahi dute,eta helburu horrekin lan taldetxoa biltzen hasia da. Eta aldizkariari izena jartzerakoan herri guztiak parte har dezan proposatu dute, eta horretarako Sastinean eta okindegian kutxa batzuk jarriko dira, bakoitzak bere proposamena hor sar dezan. 15 eguneko epean, bildu eta lan taldeari gehien gustatzen zaiona edo politena iruditzen zaiona aukeratuko da. Lerro hauen bidez, parte hartzeko gonbidapena egin nahi zaie herritarrei.