Emakumeen curriculum bilketak izandako emaitzarekin pozik

TTIPI TTAPA 2011ko eka. 7a, 13:29

 Bilgune Feminista

Bilgune Feministak eta LAB sindikatuak martxan jarritako curriculum bilketaren inguruan balorazio ona egin dute. Adierazi dutenez, «argi erakutsi digu, he­rriko emakumeok herrian egin nahi dugula lana». 49 curriculum bildu dituzte eta dagoeneko entregatu dituzte lantegian. Horren harira, «oraingoan, Sarriopapel y Celulosa S.A. enpresak emakumeak kontuan hartu gaituela», azaldu dute eta gaineratu dute «Sarriopapel jarrera baikorrarekin agertu dela emakumeen kontratazioaren inguruan». Hala, jakinarazi dutenez, emakume batzuei deitzen hasiak dira lanean hasteko, eta lanean hasitakoak ere badira. Hemendik aurrera, jarraipena egiteko asmoa dute Bilgune Feministak eta LAB sindikatuak, baina «albiste pozgarria» dela iritzi diote. «Borrokak eta aldarrikapenak balio dutenaren adierazle, mobilizazioetatik garaipenak eratortzen direnaren adierazle! Eskerrak eman nahi dizkizuegu Leitzaldeko emakume guztiei, elka­rren arteko indarrez lortuko baitugu!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun