18 sagardo dastatzeko aukera izanen da larunbat honetako Sagardo Egunean

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Ostiralean sagardo dastaketari buruz hitzaldia izanen da

Urtetik urtera handi­tzen doa sagardogile kopurua eta aurten, 18 izanen dira Sagardo Egunean beraien uzta aterako dutenak. Larunbat honetan, ekainak 11, eginen da Sagardo Eguna, ALKE Kultur Taldeak antolatuta, Udalaren, Kaskabeltza merkatarien elkartearen eta Aurrera elkartearen laguntzarekin.

Hirugarren edizioa izanen da eta 18:00etatik aurrera izanen da sagardoak dastatzeko aukera plazan.

Bezperan, berriz, hilak 10, sagardo dastaketari buruzko hitzaldia eskainiko du Guillermo Castaños etnologoak, 20:00etan Au­rreran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun