Xumar Bakero eta Fernando Goia txapeldun musean

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Jose Javier ETXEBERRIA

Maiatzaren 21ean jokatu zen Umore Ona Elkarteak antolatutako mus txapelketa. Bikote guztien artean, Xumar Bakero eta Fernando Goia izan ziren nagusi. Miel Salaberria eta Jokin Solano, berriz, txapeldunordeak izan ziren. Giro ederrean pasatu zuten arratsaldea muslariek eta pozik agertu ziren irabazleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun