Oso gutxi gelditzen zaie eskolako neska-mutikoei udako oporrak hartzeko. Eta garai honetan ohikoa denez, hainbat ateraldi egiten ari dira. Maiatzaren 17an eta 18an, esaterako, Haur Hezkuntzako ikasleak Oiartzungo Arritxulo aterpetxean egon ziren –argazkia–. Lehen Hezkuntzako ikasleak Hondarribian izan ziren maiatzaren 30ean eta 31n eta DBHko lehenengo zikloko ikasleak Lizarrara joanen dira, ekainaren 13tik 17ra ikasturte bukaerako bidaia egitera.