II. Iskibi BTT bizikleta zeharkaldia antolatu du Iskibi kanpinak ekainaren 5erako, igandea. Goizuetako Iskibi kanpinean izanen du irteera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez zirkuitua berria izan arren zailtasun aldetik joan den urtekoaren antzekoa dela.
Bi ibilbide antolatu dituzte aurtengoan, bata 32 kilometrokoa, 1000 metroko desnibela duena eta bertzea 25ekoa. Hornidura puntu bat ere izanen da bidean. Helmugan dutxak, luntxa, oparien zozketa eta txirrindak garbitzeko aukera izanen da. 12 euroko menua ere prestatu dute bertan bazkaldu nahi duenarentzat.
Izen-ematea 08:30ean hasiko da eta irteera 10:00etan izanen da. Parte hartzeako 10 euro ordindu beharko dira eta kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izanen da.
Antolakuntzak argi utzi nahi du ez dituela bere gain hartuko arduragabekeriengatik gerta daitezkeen istripuak. Lanean ariko direnei kasu egitea eta denen artean ingurua behar bezala zaintzeko ere eskatu dute.