Jon Rekondo leitzarrak ez du Urrezko Aizkolarien finalerako txartelik eskuratu. Aitzol Atutxak finaletik kanpo utzi zuen Rekondo maiatzaren 29an, igandea, Leitzan jokatutako final erdian. Hortaz hirugarren eta laugarren postua jokatuko du ekainaren 5ean Ziordiko pilotalekuan 12:00etatik aurrera Iñaki Azurmendiren aurka.
Egun berean jokatuko da 23 urtez azpikoen finala eta bertan izanen dira aurrez aurre Aitzol Atutxa dimarra eta Oihan Larretxea beratarra.