Maiatzaren 17an ekin zioeten Leitzan XXXIV. Kultur Aroari eta hamabots egunen ondotik maiatzaren 29an, igandea, bukatu zen. Hitzaldi, musika, antzerki eta festaz gozatzeko aukera izan dute Leitzara hurbildu direnek. Maiatzaren 28an, larunbata Gazte Eguna ospatu zuten eta maiatzaren 29an, igandea Artisau Azoka egin zuten.
Eguraldi bikaina lagun jende asko ibili zen artisau azokan. Leitzako plazan Euskal Herri osoko artisauak bildu ziren, 50 postu izan ziren guztira euren lanak erakusten eta saltzen.