Mikel Nieve Euskaltel Euskadiko txirrindulariari omenaldia egingo diote Leitzan gaur arratsaldean Italiako Giroan egindako lan bikainagatik. Maiatzaren 22an Italiako Giroan lortu zuen etapa garaipena Conegliano eta Gardeccia-Val di Fassan. Antolatzaileek Leitzako plazan hartuko dute txirrindulari gaztea garaipena ospatzeko.
Ekitaldian herriko kirolariek, dantzariek eta bertsolariek hartuko dute parte.