Leitzako Aurrera Elkarteak ez ohiko batzarra eginen du

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 26a

Kuota berrien onarpea egitea da helburua

Maiatzaren 27an, ostirala, Leitzako Aurrera Elkarteak ez ohiko batzarra eginen du. 19:00etan izanen da elkartearen egoitzan.

Kuota berrien onarpena egitea da ez ohiko batzarraren helburua. Kuoten azkeneko igoera 1996. urtean onartu zen eta azken urteotan diru laguntzak murrizten ari direnez zuzendaritzak kuoten igoera proposatu nahi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun