Bertan behera geratu da ‘Urrezko millak’ bidaia hitzaldia

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 25a

Fermin Aramendia munduan barrena egindako itsas bidaiengatik da ezaguna. Utzitako argazkia.

Leitzako Kultur Aroak bihartik aurrera jarraituko du

Leitzako Kultur Elkartetik jakinarazi dutenez maiatzaren 25ean, asteazkena, egitekoa zen 'Urrezko millak' bidaia hitzaldia bertan behera geratu da. Leitzako XXXIV. Kultur Aroaren barruan 20:00etan egitekoa zen Fermin Aramendiaren hitzaldia Aurrera elkartean.

Egun bateko etenaren ostean, maiatzaren 26an, ostegunean jarraituko du Kultur Aroak ‘Inauteriak Euskal Herrian: tradizioaren forma berriak’ hitzaldiarekin. Aitzpea Leizaola antropologo eta EHUko irakaslean emanen du, 20:00etan Aurreran.

Kultur Aroa azken txanpan sartu da eta hurrengo egunetan honako ekitaldiak izanen dira:

Maiatzak 27

Elkarteratzea 20:00etan Lopenean.

‘Kerobia’ taldearen kontzertua 23:00etan zinean.

Maiatzak 28

‘Gazteen eguna’

Maiatzak 29

XXXIV. Artisau azoka, 11:00etatik aurrera plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun