Agintaldi berri honetan, Leitza eta Goizuetako alkateak Bildukoak izanen dira, Oier Eizmendi eta Pablo Miranda, hurrenez hurren. Leitzari dagokionez, 11 zinegotzietatik 9 Bildukoak izanen dira. Beste biak Silvestre Zubitur, (DNE-NEE) eta Jose Miguel Goikoetxea (UPN). Goizuetari dagokionez, Bildurena da aurkeztutako zerrenda bakarra. Areso Eraikiz taldeko Ur Alguero izanen da Aresoko alkatea (talde bakarra aurkeztu da Areson) eta Aranon udal hauteskundeetan talderik aurkeztu ez denez, hemendik 6 hilabetera izanen dute udal hauteskundeak berriz egiteko deialdia.
Parlamenturako hauteskundetan, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranon ere Bilduk eskuratu du gehiengo osoa (botoen %66a). NaBaik sekulako boto galtzea izan du. 2007an 1.111 eskuratu zituen eta orain 372 eskuratu ditu. Nabarmena da ere UPNren boto galtzea. Talde erregionalistak 318 boto lortu zituen 2007an eta 2011n 31 baino ez ditu eskuratu. Silvestre Zubiturren taldeak (DNE-NEE) aldiz 112 boto eskuratu ditu
