Mikel Nievek garaipena lortu du Giroko 15. etapan

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 23a

Mikel Nieve leitzarra Vueltako 16. etapa irabazi ondotik podiumean. Artxiboko irudia

Leitzarra bosgarren dago sailkapen nagusian

Gardeccia Val di Fassakon bukatu zen Giroko 15. etapa maiatzaren 22an, igandea. Helmugara iristen lehena Mikel Nieve leitzarra izan zen. Euskalteleko txirrindulariak 7.27.14ko denbora egin zuen. Leitzarrak historiako etaparik gogorrenetarikoa eskuratu zuen.

Nievek erakustaldia eman zuen, etapa hasi orduko egin baituzen ihes hemezortzi txirrindulariko taladean.

Etapako azken mendatean, Marmoladako gainean, helmugatik 27,5 kilometrora, Mikel Nieve Garzelli italiarraren atzetik zen, hurbil. Nievek Garzelli harrapatu zuen mendatearen hasieran, helmugatik sei kilometrora. Berehala erasoa jo eta Euskaltelen bigarren garaipenaren bila abiatu da leitzarra.

Asteburuko Euskaltelen bigarren garaipena izan da. Atzoko etapa irabazita Mikel Nieve bosgarrena da sailkapen nagusian Alberto Contador liderrarengandik 7 minutu eta 3 segundura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun