Herria hobeto ezagutzeko aukera eskainiz, bisita gidatuak egiteko proposamena luzatu die Joxe Jabier Etxeberriak herritarrei. Arkitektura eta historia lotuz herriko itzulia egitea edota megalitoak eta mendi aldean ibiltzea dira buruan darabiltzan asmoak. Baina horretarako jendearen interesa nolakoa den ikusi nahi du. Jendea interesatua baldin badago eginen baitira bisitak. Momentuz, jendearen erantzuna jakiteko telefonoa eman du (649 548608) eta norbaitek bisita gidatuetan parte hartzeko gogoa badu dei diezaioke.