Apirilaren 26ko Udal Batzarrean eman zitzaion herrilurren erabilera onartzen duen hitzarmenari hasierako onespena. Helburua herrilurren transakzio eta erabilera akordioa lortzea da. Herrilurren erabilera nola eginen den argitu eta eskriturak ere eguneratu nahi dira.
Hitzarmenari behin betiko onarpena eman aurretik, alegazioak aurkezteko 30 eguneko epea egonen da.