Maiatzaren 15a, San Isidro Eguna, nekazarien eguna izaten da, eta hori ospatzeko asmoz, bazkaria eginen dute aurten ere herriko nekazariek igande honetan. 30 lagun inguru biltzen dituen otordua Zubi-Ondo tabernan eginen dute, eta aurten lehen aldiz, bertsolariak ere gonbidatu dituzte: Xabier Legarreta aranoarra eta Iker Osa hernaniarra.