XXXIV. Leitzako Kultur Aroa abiatuko da maiatzaren 17an, asteartea, Gazteriaren aisialdian ikerketaren emaitzak hitzaldiarekin. Teresa Martinezek emanen du arratsaldeko 8etan Aurrera elkartean. Bi erakusketa ere ikusgai izanen dira Udaletxean eta Aurreran: Miren Fagoagaren 'Eho- zirikoen' eta Aldaia Argandoñaren erakusketak.
Ekainaren 10 eta 11ean sagardoaren inguruan eginen dira ekitaldiak. Ekainaren 10 ostirala, Sagardo dastaketari buruzko ikastaroa emango dute Aurreran. Ekainaren 11ean, larunbata, Leitzako III. Sagardo Eguna ospatuko da eta bezperan ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek.
Egunez egun honako ekitaldiak izanen dira:
Maiatzak 17
‘Gazteriaren jarrera aisialdian’ Teresa Martinezen hitzaldia, 20:00etan Aurreran.
Maiatzak 18
‘Segurtasunaren garrantzia interneten’ Mikel Gastesiren hitzaldia, 19:00etan liburutegian.
Maiatzak 19
‘Orreagako batailak’ Angel Rekalde eta Beñis Agirreren hitzaldia, 20:00etan Aurreran.
Maiatzak 20
‘Kamiseta margotzeko tailerra’,17:00etan plazan. ‘Perkusio tailerra’
18:00etan Gaztetxean. ‘Hitano berria sortzen ario te gara?’ hitzaldia Ritxi Lizartzaren eskutik
20:00etan Aurreran. ‘La Jodedera’ taldearen kontzertua 00:00etan Torrean.
Maiatzak 21
Mendi ateraldia goizean. ‘Baginaren Bakarrizketak’ antzerkia, 20:00etan zinean.
Maiatzak 22
Organo emanaldia 12:00etan elizan.
Maiatzak 23
‘Perurenatarren dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia’, 20:00etan Aurreran
Maiatzak 24
‘Makrobiotika jateko era bat baino gehiago’, Egoitz Garroren hitzaldia, 20:00etan Aurreran.
Maiatzak 25
‘Urrezko millak bidai-hitzaldia’ Fermin Aramendiren hitzaldia, 20:00etan Aurreran.
Maiatzak 26
‘Inauteriak Euskal Herrian: tradizioaren forma berriak’ Aitzpea Leizaolaren hitzaldia, 20:00etan Aurreran.
Maiatzak 27
Elkarteratzea 20:00etan Lopenean.
‘Kerobia’ taldearen kontzertua 23:00etan zinean.
Maiatzak 28 ‘Gazteen eguna’
14:00etan Bazkaria
18:00etan Kalejira
19:00etan Malabare ikuskizuna plazan
20:00etan Batukada
21:00etan Luntxa
23:00etan Kontzertua ‘Hidro’ eta ‘Vomito’ taldeekin
Maiatzak 22
XXXIV. Artisau azoka, 11:00etatik aurrera plazan.