Txino Auzoko festen balorazio ezin hobea egin dute antolatzaileek

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 10a

Bazkaldu ondoren jendeak dantzatzeko aukera izan zuen Bide Batez taldearekin. Utzitako argazkia

Bazkarian 250 lagun inguru bildu ziren

Maiatzaren 6 eta 7an, ostirala eta larunbata, Goizuetako Txino auzko festak ospatu ziren. Antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute. Antolatutako ekitaldi guztietan herritarren parte hartzea nabarmenduz.

Maiatzaren 6 eta 7an, ostirala eta larunbata, Goizuetako Txino auzko festak ospatu ziren. Antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute. Antolatutako ekitaldi guztietan herritarren parte hartzea nabarmenduz.

Maiatzaren 6an, ostirala, izan zen bertso afarian giro bikaina paratu zuten Gaztelumendi eta Zelaieta bertsolariek. Gaueko mus txapelketan ere parte hartze handia izan zen.

Maiatzaren 7an, larunbatean, txupinazoarekin ekin zioten egunari. Hala ere ekitaldi nagusia asto karrerena izan zen. Txino auzoak Herriaren aurka izan ziren. Antolatzaileek lehiakideen eta ikusleen parte hartzea nabarmendu dute, giro bikaina sortu baitzen. Herriak irabazi zuen asto lasterketa eta ondoren umeek astoekin jolasteko aukera izan zuten.

Bazkairan 250 pertsona inguru elkartu ziren eta Gazte Asanbladak 20 urte betetzen zituela aprobetxatuz saski baten zozketa izan zen. Ixiar Bakera izan zen saskia etxera eraman zuen. Arratsaldean dantzaldia izan zen Bide Batez taldearekin eta gauen kontzertuak izan ziren goizaldera arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun