Perkusio tailerra eta batukada eginen dira Leitzan

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 5a

Maiatzaren 7an, larunbatean hasita, perkusio tailerra eginen dute Atekabeltzen Gazte Asanbladak antolatuta. Ikastaroak hurrengo larunbatean, hilak 14, izanen du segida, 17:00etan, eta hilaren 20an bukatuko da, 18:00etan.

Hiru saio hauen ondotik, maiatzaren 28an Atekabeltzatik atera eta herrian barna batukada izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun