Xagu Antzerki Taldeak “Agur Manhattan!” antzezlana eskainiko du

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 4a

Hiru leitzarrak prest daude herritarrekin duten zitarako. Utzitako argazkia

Maiatzaren 7an, larunbata, izango da Leitzako Zinean

“Agur Manhattan!” antzezlana eskainiko dute Leitzako Xagu Antzerki Taldeko kideek maiatzaren 7an, larunbata, Leitzako Zinean. Iluntzeko zortziretan izango da emanaldia.

“Agur Manhattan!” antzezlana eskainiko dute Leitzako Xagu Antzerki Taldeko kideek maiatzaren 7an, larunbata, Leitzako Zinean. Iluntzeko zortziretan izanen da emanaldia.

Juani Barriola, Miel Mari Elosegi “Luze” eta Sergio Merinok Muñagorri doktorearen eta bere bezero xelebreen istorioak izango dituzte izpide. Estresaren inguruko egoera xelebreak eta gora beherak azalduko ditu hirukote leitzarrak.

Leitzako zitara joaterik ez duenak maiatzaren 13ean izango du Lekunberrin ikusteko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun