Leitzaldeko Bilgune Feministak eta LAB sindikatuek Sarriopapel y Celulosa S.A lantegira curriculumak bidaltzeko deialdia egin diete eskualdeko emakumeei. Uda iristear denez lantegiaren lan-eskaera igo egiten dela aurrikusten dute. “Urteetan emakumeak itxaron zerrendatan geratu izan gara eta honekin amaitzeko apustua egiteko ordua dela uste dugu”, adierazi dute Leitzaldeko Bilgune Feministatik.
Sarriopapel y Celulosa S.A eta orokorrean Leitzan 2. Sektorean lan egin nahi duten emakume guztien datuen eta curriculumaren bilketa egingo dute maiatza osoan zehar. Ondoren zerrenda horiek lantegiko kontratazioaz arduratzen direnei eta lantegiak kontratatzen dituen ETT enpresan ere entregatzeko.
Maiatzaren 6an, arratsaldeko 19:00tan hitzaldi informatiboa egingo da Aurrera Elkartean. Maiatzaren 22ra arte izango da epea curriculumak jasotzeko. Bi modu desberdinetan egin daiteke bidalketa. Lehengoa leitzaldekobilgunefeminista@gmail.com helbidera curriculuma bidalita edo Karrape Irratian entregatuaz. Goizeko 11:00tatik 14:00etara.