Larunbat honetan ospatuko da Natur Bideen Eguna Leitzan

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 29a

Pailazoek gidatutako haurrendako ibilbidean globoflexia eta beste zenbait joko izanen dira. Artxiboko argazkia

Leitza, Larraun eta Lekunberri arteko ibilaldiak antolatu dira, beste hainbat ekitaldiren artean

Beste urte batez, Natur Bideen Eguna eginen da aurten ere Plazaolan eta oraingoan, ireki berria den Uitziko tunelari arreta berezia eskainiko zaio. Larunbat honetan, apirilak 30, izanen da eta horren harira, Leitza, Larraun eta Lekunberri arteko ibilbideak antolatu dira. 4, 15 eta 20 kilometroko ibilbideak prestatu ditu Plazaola Partzuergo Turistikoak.

Beste urte batez, Natur Bideen Eguna eginen da aurten ere Plazaolan eta oraingoan, ireki berria den Uitziko tunelari arreta berezia eskainiko zaio. Larunbat honetan, apirilak 30, izanen da eta horren harira, Leitza, Larraun eta Lekunberri arteko ibilbideak antolatu dira. 4, 15 eta 20 kilometroko ibilbideak prestatu ditu Plazaola Partzuergo Turistikoak.

Lau kilometroko ibilbidea, haurrentzako planteatutakoa, Kintarran bueltatik Leitzako plazara artekoa da. Lekunberriko geltokitik Leitzako plazara bitartekoa da 15 kilometroko ibilbidea, Uitziko tunelaren hegoaldetik pasatzen dena. 20 kilometroko ibilbideari Leitzako geltokian emanen zaio hasiera, Uitziko tuneleko hego parteraino joanen da eta bertatik Leitzako plazara. Nahi duenak tren txutxuan ibiltzeko aukera ere izango du, Uitziko tunelaren hegoaldetik Leitzako plazaraino joan etorrian ibiliko baita. Bi geltokietan izango du trenera igotzeko aukera larunbatean Plazaolara hurbiltzen denak.

Izen emateak 08:45ean Leitzan, 09:30ean Lekunberrin eta 10:30ean Kitarranbueltan (haurrentzako) egin behar dira. Irteerak, berriz 09:00etatik aurrera Leitzako geltokian, 10:00etatik aurrera Lekunberriko geltokian eta 11:00etan haurren irteera pailazoekin, Kitarranbueltatik Leitzako plazara. Globoflexia eta beste zenbait joko eginen dituzten pailazoek gidatutako haurrentzako ibilbidea izanen da mendi bizikletan. Jeitsiera Iturrizarreatik eginen da, kilometro gehiegi ez izateko ttikientzako.

Leitzako plazan trikitilariak, tren txutxua, pintxoak, edariak, musika eta zozketak eginen dira eguerdi partean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun