Joko bikaina eginez,binakako bigarren txapela eskuratu du

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 26a

Erakustaldi ederra emanez, Aimar Olaizolak eta Aritz Beginok Binakako Txapelketako finala irabazi dute, Xala eta Beroizi 22-14 irabazita. Bilboko Biz­kaia frontoi berria lepo beterik zegoela, Asegarceko bikoteak joko hobea erakutsi zuen apirilaren 17an. Olaizola izan zen laukoteko pilotaririk onena, eta gutxik­ bezalako jokoa duela erakutsi zuen. Goizuetako aurrelariak markatu zuen partidako erri­tmoa eta 13 tanto airez bukatu zituen. Mikel Beroizek oso ongi ordezkatu zuen Abel Barriola. Hala ere, irabazleek lan gogo­rra egin behar izan zuten 22ra iristeko. Hamalaunako berdinketaren ondotik, Olaizolak erakustaldia eman zuen, zuzenean 22ra iritsiz. Aimar Olaizolak bere zortzigarren txapela eskuratu du azken honekin, eta binakako bigarrena izan da. Txapela bikoteari, jaio­ko den euren hau­rrari eta errekuperazioan lagundu dioten guztiei eskaini die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun